IKASTAROAK 3. BARRUTIKO OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

“IKUS ENTZUNEZKO MEDIOAK EZAGUTZEN” OINARRIZKO IKASTAROA

Ikastaro honetan hiru gai landuko dira eta bakoitzari zortzi ordu eskainiko zaizkio lau egunetan.
Ikastaroa osorik egin ahal izango da edota atal bakarra.
Ikastaroa osorik eginez gero, Euskal Herriko Unibertsitateko aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dira.

IRRATI IKASTAROA

Edukia:
1: Irratiaren hasiera.
2. Irratiaren ezaugarri orokorrak.
3. Komunikazioa, helburu nagusia.
4. Irratigintzako idazkera.
5. Idatzitik ahozkora.
6. Irrati-generoak eta horiek geletan aplikatzea:
– Albisteak
– Elkarrizketa
– Eztabaida
– Irrati-nobela
– Publizitatea
– Musikala
7. Irrati aparatuak.
8. Irratia internet bidez (erabilera).
8. Nola bermatu on line irratia.
9. Ebaluazioa.

BIDEO EDIZIOARI BURUZKO IKASTAROA

Edukia:
Muntaketak egiteko oinarrizko nozioak eta ediziorako programaren oinarrizko tresnak irakatsiko dira modu guztiz praktikoan. Lehendik grabatutako materiala erabiliko da ikasitakoak aplikatzeko.
ADOBE PREMIER programaren CS bertsioa ezagutzen hasiko da, tresnen erabilera eta oinarrizko lanetarako prozedurak. Ikastaro honen helburu nagusia da bideo edizioa egin nahi dutenei oinarri sendoa ematea.
1. Bideo edizioa, ezaugarriak, definizioa.
2. Programaren interface-a.
3. Irudiak eskuratzea eta oinarrizko doikuntzak.
4. Tresnak (aukeratutakoak).
5. Kapak erabiltzen ikastea.

BIDEO KAMERA ERABILTZEN IKASTEKO IKASTAROA

Edukia:
Bideoari buruzko oinarrizko ezagutzak izan baina irudi digitalaren arloa ezagutzen ez duten pertsonentzat da ikastaro hau.
1. Kamera digitala, ezaugarriak.
2. Kamerak eta kameren osagarriak.
3. Kaptura-aparatuen kalitatea zehaztea.
4. Irudi digitalen kolorea eta tonua kontrolatzea.
5. Koloreen moduak
6. Irudi digitalen formatuak eta irudiak gordetzea.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.