Bilboko Udalaren Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea irailaren 12an amaituko da

Bilboko Udalaren Haurgune eta Kidegune programetan izena emateko epea irailaren 8an (ostiral honetan) hasiko da eta 12an amaituko da. Udaletik azaldu duten bezala, “programa hauen helburua da 3 eta 11 urte bitarteko umeak dauzkaten familiei aisialdi hezigarriko eta kontziliazioko aukera eskaintzea”.

2023-2024 ikasturterako, Udalak 675 plaza eskainiko ditu; 480 Haurgunen (3 eta 8 urte bitarteko umeentzat) eta 195 Kidegunen (8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat). Programa bi horiek 8 barrutietan garatuko dira, 11 udaltegitan (Abando, Abusu, Basurtu, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Deustu, Irala, Otxarkoaga, Errekalde eta Zorrotza).

Ordutegia 17:30etik 19:30era izango da. Astelehen eta asteartetan, eskaintza 2018tik 2020ra bitartean jaiotakoentzat izango da (Haurguneren jardueraren hasieran 3 urte beteak dauzkatenentzat), eguazten eta eguenetan 2017tik 2015era bitartean jaiotakoentzat, eta ostiraletan 2012tik 2014ra bitartean jaiotakoentzat. Salbuespenak www.bilbao.eus webgunean kontsulta daitezke. Astelehenetik eguenera, Haurgune bakoitzak 12 plaza izango ditu, eta ostiraletan 15 adingabek ere parte hartu ahal izango dute.

Izena www.bilbao.eus webgunearen bidez eman daiteke, edo 944 010 010 (010) telefonora deituta. Plazak zozketa bidez esleituko dira irailaren 14an eta zozketaren emaitzak irailaren 15ean argitaratuko dira.

Plaza lortu duten familiek irailaren 15etik 18ra bitartean egin beharko dute inskripzioa, udalaren www.bilbao.eus webgunearen bidez edo 94 4010 010 (010) telefonora deituta.

Udaletik gogorarazi dutenez, Otxarkoaga, Errekalde eta Zorrotzako haurgune eta kideguneetan izena emateko, beharrezkoa izango da zuzenean harremanetan jartzea jarduerak egingo dituzten erakundeekin. Horrela, Otxarkoagaren kasuan, 94 641 04 79 (09:00etatik 13:00etara) eta 623 383 724 telefonoetara deitu beharko da (Tendel). Errekalden, 94 444 95 96 telefonoaren bitartez edo zumizgai@gazteleku.org emailean (Gazteleku). Zorrotzan 621 333 371 (Gure Lurra) telefonora deitu beharko da edo www.gurelurra.org web orrialdean.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.