Otxarkoaga zinearen eszenatoki bihurtuko da

Iaz 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten lehiaketan

 

 

Tular elkarteak, Bilboko Udaleko laguntzarekin batera, Otxarmetraje, film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da.

 

BILBO. Lehiaketara aurkezten direnak bi asteetan zehar Otxarkoagako leku eta denda desberdinekin film labur bat egin beharko dute. Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagungarri bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar izango dira.

Pasadan urtean 20 proiektu aurkeztu ziren eta 100 pertsona inguruk parte hartu zuten.

Izen ematea www.otxarkoaga.es webgunean egin ahal izango da urriaren 1etik 10era edo urriaren 9an eta 10ean Tendel lokaletan (Zizeruene kalea 30-1, Otxarkoaga).

Behin inskripzioa eginda, film laburra aurkezteko epea urriaren 22a izango da.

Film laburren sariak honako hauek izango dira:

Lehen Saria: 500 €.ç
Bigarren Saria: 300 €.
Accesit “Otxarkoagako Merkatarien elkartzea” ez saritutako Otxarkoagako egile onenari: 100 €.
Accesit “Aixe-Berri Konpartsa” ez saritutako euskarazko lan onenari: 100 €.
Publikoak urriaren 23an lan hauek ikusi ahal izango dituzte arratsaldeko 20.00etan Otxarkoagako hiri zentroan. Proiekzioa bukatu eta gero irabazleen sari banaketa egingo da.

También te podría gustar...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.