3. BARRUTIKO OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN IKASTAROAK

“IKUS-ENTZUNEZKOAK EZAGUTZEN” OINARRIZKO IKASTAROA

Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko bi ikastaro daude.

Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute bi ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek.

 

Egunak eta orduak:

  • Irratia: urriaren 16an, 18an, 23an eta 30ean. 20:00 – 22:00.
  • Bideo sormena (bideo-edizioa eta kamera erabiltzea): azaroaren 6an, 8an, 13an, 15ean, 20an, 22an, 27an eta 29an. 20:00 – 22:00.

Zenbatekoa:

Ikastaro osoa: 40€. Tularreko bazkideentzat 32€.

Irratia ikastaroa: 15€. Tularreko bazkideentzat 12€.

Bideo sormena ikastaroa: 30€. Tularreko bazkideentzat 24€.

 

Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0009 81 9105046391.

 

 

TXALAPARTA IKASTAROA

Egunak eta orduak:

Txalaparta: azaroaren 5ean, 7an, 12an, 14an, 19an eta 21ean. 19:00 – 21:00.

Zenbatekoa: 18€ ikastaroa. Tularreko bazkideentzat 15€.

Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0009 81 9105046391.

 

 

GITARRA ELEKTRIKO ETA BATERIA IKASTAROAK

Egunak eta orduak:

  • Bateria. Hastapenak: astelehenetan, 2012ko urriaren 15etik 2013ko maiatzaren 6ra. 19:30 – 21:00.
  • Bateria. Hobekuntza: astelehenetan, 2012ko urriaren 15etik 2013ko maiatzaren 6ra.  18:00 – 19:30.
  • Gitarra elektrikoa. Hastapenak: eguaztenetan, 2012ko urriaren 17tik  2013ko martxoaren 20ra. 17:50 – 19:50.
  • Gitarra elektrikoa. Hobekuntza: eguaztenetan, 2012ko urriaren 17tik  2013ko martxoaren 20ra. 19:50 – 21:50.

 

Zenbatekoa:

90€ ikastaro bakoitzeko. La Calderako bazkideentzat 72€.

Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 2095 0000 70 9105956877.

 

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK:

 

1.- Izena emateko epea irailaren 17an hasiko da eta urriaren 2an amaituko da, egun bera barne. Izena ematea www.bilbao.net web-orriaren bidez egingo da.

2.- Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 4an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.net web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 6tik aurrera.

3.- Izena emateko epea amaituta telefonoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko.  Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.

4.- Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

5.-Ikastaroetara asistentzia ona edukitzea behar-beharrezkoa izango da. Hiru astetan ikastarora justifikaziorik gabe ez badoa ikasle bat, baja emango zaio eta ez zaio matrikulako dirua itzuliko.

 

INFORMAZIOA:

– Otxarkoagako Udaltegia (goizez eta arratsaldez); Pau Casals etorbidea, 19

– Tel.: 94 412 50 42 eta 94 412 03 87

– Web orriak: www.asociaciontendel.org; www.weblacaldera.com eta www.bilbao.net

IZENA EMATEA IRAILAREN 17TIK URRIAREN 2A ARTE:

-Internetez: www.bilbao.net

 

INFORMACIÓN:

-Centro Municipal de Otxarkoaga (mañana y tarde); Avda Pau Casals, 19

-Tfno.: 94 412 50 42 y 94 412 03 87

– Páginas web: www.asociaciontendel.org; www.weblacaldera.com y www.bilbao.net

INSCRIPCIONES DEL 17 DE SEPTIEMBRE AL 2 DE OCTUBRE:

-Por Internet: www.bilbao.net

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.