3. Barrutiko Otxarkoagako auzo etxean ikastaroak

gview.png

“IKUS-ENTZUNEZKOAK EZAGUTZEN” IKASTAROA
Ikus-entzunezkoak ezagutzeko ikastaro honetan gai bakarreko hiru ikastaro daude.
Hirurak eginez gero, aukerako kredituak lortu eta ikastaroaren agiria lortu egiten dira.
Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute hiru ikastaroak egin nahi dituzten
pertsonek.

Egunak eta orduak:
• Irratia: urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an, 20:00etatik 22:00etara.
• Kamera erabiltzea: azaroaren 2an, 4an, 9a eta 11n, 20:00etatik 22:00etara.
• Bideo-edizioa: azaroaren 16an, 18an, 23an eta 25ean , 20:00etatik 22:00etara.

Zenbatekoa: 25 € ikastaro osoa. Tularreko bazkideentzat: 20 €.
Gai bakarreko bakoitza: 10 €. Tularreko bazkideentzat: 6€.
Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0009 81 9105046391
Informazio gehiago web honetan: www.asociaciontendel.org.

TXALAPARTA IKASTAROA
Egunak eta orduak:
Txalaparta: martitzenetan, 2009ko azaroaren 3tik 2010ko ekainaren 29ra, 17:00etatik
20:00etara.

Zenbatekoa: 105€.
Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0358 00 9108014507.

GITARRA ELEKTRIKO, BAXU, BATERIA, INFORMATIKA MUSIKALA ETA
HOME-STUDIOKO IKASTAROAK
Egunak eta orduak:
• Gitarra elektrikoa: eguaztenetan, 2009ko urriaren 14tik 2010ko maiatzaren 26ra,
20:15etik 21:45era.
• Baxua: martitzenetan, 2009ko urriaren 13tik 2010ko maiatzaren 25era, 19:30etik
21:00etara.
• Bateria. Hastapenak: astelehenetan, 2009ko urriaren 19tik 2010ko ekainaren
7ra, 19:30etik 21:00etara.
• Bateria. Hobekuntza: astelehenetan, 2009ko urriaren 19tik 2010ko ekainaren
7ra, 18:00etatik 19.30era.
• Informatika musikala eta home-studio: martitzenetan, 2009ko urriaren 20tik
2010ko martxoaren 23ra, 19:30etatik 21:30era.

Zenbatekoa:
Gitarra elektrikoa edo Informatika musikala eta home-studio: 70€ (La Calderako
bazkideentzat 56€)
Baxua: 65€ (La Calderako bazkideentzat 52€)
Bateria: 80€ (La Calderako bazkideentzat 64€)
Ordaiketa BBKren kontu honetan egin beharko da: 2095 0212 00 9105956877.
Informazio gehiago: www.weblacaldera.com

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK:

1.-Izena emateko epea irailaren 21ean hasi eta urriaren 6ra artekoa izango da,

egun biak barne. Izena emateko orria interesdunaren datuekin entregatu beharko

da Otxarkoagako auzo-etxean edo hara helarazi www.bilbao.net web-orriaren bidez.

2.-Ikastarorako onartuen eta ez onartuen zerrendak egin orduko, izena emateko

hurrenkera kontuan hartuko da, Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonak izan ezean;

hauek plazak bete barik geratuz gero baino ez baitira onartuko. Zerrenda biak

kontsultatu ahalko dira Otxarkoagako auzo-etxean urriaren 8tik aurrera.

3.-Izena emateko epea amaituta telefonoz esango zaie interesdunei onartuta daudela

eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Plaza lortu ez

badute, zerrendan zein lekutan dauden jakinaraziko zaie interesdunei. Zenbatekoa

ordaintzeko eta ordainagiria faxez edo posta elektroniko bidez bidaltzeko edo

Otxarkoagako auzo-etxera eramateko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko

zaie. Diru-sarrera egin ezean edo ordainagiria aurkeztu ezean, matrikula egin barik

geratuko da eta plaza hutsik geratuko da.

4.-Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa

ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei

horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra

bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

5.-Ikastaroetara asistentzia ona edukitzea behar-beharrezkoa izango da. Jarraiko hiru

astetan ikastarora justifikaziorik gabe ez badoa ikasle bat, baja emango zaio eta ez zaio

matrikulako dirua itzuliko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.